JOSU TELLABIDE AZKOLAINEzagutzen al duzu Donostia: Ubako ama
“Ubako ama” (1994)
Revista Irutxulo, nº 20, página 34 (8-IX-1994)
Koruko Ama horretaz gain badugu donostiarrok beste amabirjin bat (askoz ere tradizio zaharragokoa gainera) zeina Ubako amabirjina den. Uba antzin-anzinako oinetxe bat zen:
Altzako herriari zegozkion lurretan zegoen. Ametzagaña mendixkaren magalean eta Urumea ibaietik ez urruti. Toponimo zahar hau «Hua» izenarekin agertzen da dokumentu zaharretan: hortik dator gaurko «Uba» jatorki esaten den bezala «salduba» edo «buruba» esaten diren bezalaxe.Uba oinetxea eta baserriak galdu ziren, baina ermitak hor dirau oraindik, zutik eta oso maitatua da bainera herritaren artean gaur egun ere. Euskal Herriko beste amabirjin eta santu askok bezala Ubako Amak haurrei ongi lo egiten laguntzen baitie, eta, zergatik ez? pertsona nagusiei ere berdin (magia horietan sinisten bada. noski!). Tradizioak dio bazko bigarrengoan Ubako amabirjinaren irudi txikiari musu ematen dioten haurrek lo ongi egingo dutela urte osoan. Horrexegatik deitzen zaio ere «Lo onetako ama». Jendea ingurutik eta Gipuzkoako alde guztietatik ere inguratzen da ospakizun honetara. Ubako Amabirjina mesedeetako Amaren egunean ospatzen da irailak 24. Martuteneko jaiekin batera.