“Erdi Aroko aztarnarik zaharrenak” (1996)Donostiako antzinako historia ezagutzeko datu lagungarriak aurkitu dira Enbeltran kaleko hirugarren zenbakiaren sotoan XIII. mendekoak izan daitezkeen Erdi Aroko aztarnak aurkitu dira, gutxi gora behera 1180an, hiria fundatu zenekoak.
Irutxulo nº 115, 10 – 18 – 1996, página 8.
Aranzadiko arkeologi eta historia saileko kideen ustez, oso aurkikuntza garrantzitsua da Parte Zaharreko lan hauetan topatu dena. Izan ere, hirigunean ez baitzen sekula Erdi Aroko aztarnarik aurkitu. Miren Aierbe arkeologoaren ustetan, hiriaren fundazioaren ingurukoa izan daiteke eta Donostiaren historia xehetasun handiagoz ezagutzeko balio izango dute.
Zeramika eta txanponak
Besteak beste, txanpon eta zeramika ugari aurkitu da eta gehiena gainera, oso egoera onean dago. Erdi Aroko harresi zatiez gain, Engomez familiaren dorretxearen aztarnak eta arku bat ere azaldu dira. Labe bat egotearen aukera ere azaldu dute arkeologoek, kiskalitako harriak agertu baitira.
Ekainaz geroztik
Joan den ekainean Aranzadiko teknikariak hainbat azterketa egiten hasi ziren Enbeltran kaleko hirugarren zenbakiaren lurrazpian. Bertan zegoen komertzioak, negozioa handitzeko asmotan, sotoa irekitzeko baimena eskatu zuen. Aranzadikoek, aztarna garrantzitsurik egon zitekeela eta, Foru Aldundiari indusketa lanak egiteko baimena eskatu zion.